Susan E. Hinton estatu batuarra ingelesez idatzia da jatorrizkoa
Susan 1950an Oklahoman jaio zen. 17 urterekin idatzitako lehen liburua hauxe izan zen, baina 1994-raino ez zen argitaratu eta 7.000 aletik gora saldu izan ditu. Gainera, zinemara bidali zuten.
Liburu honen argitaletxea alfaguara / Zubia da eta itzultzailea Josemari Navascués.
Liburu hau asko gustatu zait, bizitza horrelakoa delako, nire ustez, liburu polita da baina aldi berean penagarria, liburu hau 2 dbh nengoenean bidali zidaten irakurtzeko baina bakarrik hasi nuen. Orain dela egun batzuk etxeko liburutegian nenbilen eta ikusterakoan irakurtzeko gogoa izan nuen..
Aurkitutako laburpena: Argitaletxearen web orrian ez dut laburpenik aurkitu. Hauxe izan da bakarrik aurkitu dudana:Laburpena: Errebeldeak gazteen delinkuentzia batere lotsarik eta beldurrik gabe aztertzen duen eleberri bakanetariko bat dugu. Idazleak hamasei urte zituela sortu zuen liburu hau eta plazaratu eta berehala, Francis Ford Coppola zinegile ospetsuak pantailetara eraman zuen. Liburuak New Yorkeko auzune batean bizi diren bi mutil gazteren gorabeherak deskribatzen dizkigu.
http://www.galtzagorri.org/euskara/argitalpenak/errebeldeak?p=54&a=0&g=0&i=Egilea&t=Izenburua
LIBURUA IRAKURRI OSTEAN:
Liburuaren balorazio orokorra:
liburu hau gazteentzat zuzenduta dago bizitzan gertatzen den arazoa da batez ere 14 urteetik 17 urteeraino, gaur egungo gazte askok identifikatzen dira gutxi gora- behera liburuarekin. Beste aldetik ulerterraza da eta oso polita irakurtzeko entretenigarria delako
Liburu hau atsegin izan dut, gazteago nintzenean ikusten nituelako bi bandoen arteko borrokak eta jendea oso txarto ateratzen ziren handik eta liburua irakurtzean gogoratu nahiz nola zen nire bizitza 14 urtekin. Baina ez naiz bat ere identifakatu ponyboyrekin.
beste aldetik, liburua eramaten zaitu pentsatzera egoera horretaz, zein zaila izan daitekeela halako bizitza gogorra eta zelako sortea daukadan.
Liburu hau gomendatuko nukeen galderari baietz esango nuke irakurtzeko erraza delako eta liburu ona delako. Beste liburu batzuen aurrean hau gomendatuko nuke polita iruditu zaidalako.
egilearen beste liburu bat euskeraz ez dago, liburu hau itzulpena delako baina niri gomendatu didate Susan E. Hintonen beste liburu bat “la ley de la calle” eta tituluari begiratuz antzekoa izango da.
